Kadete mailakoa izan zen partidarik orekatuena. Hasieran aurretik izan ziren Leitzako Hegoi Bidart eta Aiur Ugartemendia, baita sei tantoko aldearekin ere (9-15), baina hamaseina, hemezortzina, hemeretzina, hogeina eta hogeita bana berdindu ondotik, azken tantoa Ekhi Iradi eta Oiartzabal oiartzuarrek egin zuten (22-12). Beste bi partidatan ez zen halako berdintasunik izan. Jubenil mailan, Oiartzungo Manex Olaizek eta Aitor Etxeberriak 22-6 irabazi zieten Leitzako Janitz Sagastibeltzari eta Oinatz Alkortari. Oiartzuarrak hamabost tanto segidan egin zituzten (5-4tik 20-4ra) partida hausteko.
Senior mailako partidan ere hasieratik agindu zuten Oiartzungo Oihan Etxeberriak eta Mikel Leonetek (6-0) eta alde hori handitzen joan ziren, Leitzako Hegoi Txoperenari eta Eñaut Goikoetxeari 22-9 irabazteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!