Iganderako eguraldi iragarpenak ez dira aldekoak eta horregatik, Urmugako antolatzaileek emanaldia lekuz aldatzea erabaki dute. Mendian, Areso eta Berastegi arteko Irumugarrietan egin beharrean aterpea bilatu eta Berastegiko frontoian (Gipuzkoan) izanen da azkenean. 18:30ean hasita, 150 artista baino gehiago igoko dira oholtzara.
Et Incarnatus orkestrarekin batera, hainbat musikari eta artista ariko dira: Leitzako Jeiki eta Amasa-Villabonako Eresargi abesbatzak, Jaione Olazabal eta familia, Donostiako eta Iruñeko orfeoiak, Iruñeko eta Tolosako udal txistulariak, Baigorri eta Iruñeko udal gaiteroak, Tolosako Bordondantzariak, Iruñeko Duguna dantza taldea eta Villabonako Oinkari, Leitzako Aurrera eta Bedaioko dantzariak. Itziar eta Garikoitz Otamendi koreografoak, Ansoko Danzantes de Benasque dantza taldea eta Ainsako Viello Sobrarbe dantza taldea, Alaitz Artola eta Xabier Leturia abeslariak, Amaia Elizaran dantzaria eta Luis Salesa eta Alvaro de la Torre musikariak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!