Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finalera joateko autobusa antolatu dute Leitzatik

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 18a, 08:30

Julen Baleztena Iruñean jokatutako Nafarroako herriarteko finalean.

Uztailaren 20an, igandean, Leitzak eta Oiartzunek Euskal Herriko Herriarteko pilota Txapelketako finala jokatu dute. Zumarragan, 11:00etan hasiko da finala eta herritarrak animatzera joateko autobusa antolatu dute Leitzatik. Izena, gaur eguerdiko hamabiak baino lehen eman behar da.

Aurrerako bazkideek autobusa doan izanen dute eta bazkide ez direnek, 2 euro ordaindu beharko dituzte. Jakinarazi dute 80 lagunentzat dutela tokia. Pilotalekurako sarrera bost euro ordaindu beharko da eta hamalau urtetik beherakoek sarrera doan izanen dute. Gainera, Leitzara itzulitakoan paella jateko aukera izanen da, 10-15 euroren truke.

Sarrera eta autobusa ordaintzeko BIZUMa egin beharko da 671 26 50 43 telefonora eta Whatsapp mezu bat bidali ordainketa egin dela adieraziz. Bazkarirako erreserba ere whatsapp bidez egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun