Aresoko haurrak gustura ibili dira kirola eginez eta jolasean

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 17a

Kirol Mankomunitateak antolatuta, Jokoen eta Kirolaren Eguna izan zuten atzo Areson. Hiru eta hamahiru urte arteko haurrak eta gaztetxoak ping-pongean, futbolean eta oreka eta punteria jokoetan ibili ziren. Bukatzeko, udaletxeko aldapa gogorrari aurre eginez lasterketa berezia ere egin zuten. Argazkiak: (Ana Goñi, Enea Zubilaga eta Eneritz Iraola) 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun