Atekabeltzen 20. urteurrena ospatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 16a, 09:00

Urtero bezala taldeko argazkia aterako dute Atekabeltzeko kideek.

20. urteurrena beteko du Atekabeltzek eta urteurren borobila ospatzeko egun osoko festa antolatu dute uztailaren 19an, larunbatean. Biharamunean, berriz, afari merienda izanen dute.

Uztailaren 19an, goizean hasiko dituzte ekintzak eta 14:00 aldera, bazkaria izanen dute gaztetxean. Txartelak Torrea Herrikoan egonen dira salgai. Aukera beganoa ere egonen da, aurretik eskatzen bada, eta alergiak ere aurrez abisatu beharko dira. Bazkalondoan, Atekabeltzen inguruko tribial txapelketa jokatuko dugu eta arratsaldeko ekitaldien aurretik, urtero bezala, urteurreneko argazkia aterako dute. Arratsalde girotua izanen dugu gaztetxean, mojitada batekin eta musikaz alaituta. Iluntzean, 21:30 aldera, doako luntxa izanen dute eta jarraian kontzertuak. 23:00 aldera hasiko dira kontzertuak eta Lenbailen talde leitzarra ariko da aurten, gazteenek eszenan lekutxo bat dutela aldarrikatuz. Segidan, Muffin DJk ariko dira goizaldera arte.

Gainera, kontuan izanda urteurren eguna izatez uztailaren 20a dela eta aurten igandean suertatzen dela, afari-merienda autogestionatua izanen dute uztailaren 20an. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!