Kirola eginez ongi pasatzeko aukera izanen dute Areson uztailaren 16an

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 14a

Hainbat joko izanen dituzte aukeran.

Kirol Mankomunitateak hainbat jarduera antolatu ditu hiru urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat.

Asteazkenean, hilak 16,  Jokoen eta Kirolaren Eguna antolatu dute Areson. Izena ematea 16:00etan ireki eta parte hartzaile kopuruaren arabera multzo desberdinak osatuko dituzte. 17:00etan hasiko dira txapelketak eta ping-ponga, 3x3 futbola, trebetasun jokoak eta aldapa igoera lasterketa eginen dituzte. Bukatzeko, 20:00etan sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun