Uztailaren 15ean, 20:30ean, egin dute hitzordua plazan herri afaria egiteko. Norberak eraman beharko du afaria etxetik eta Umore Onak mahaiak, aulkiak, platerak, kubiertoak, edalontziak eta serbilletak jarriko ditu. Sagardoa eta ardoa udalaren kontura izanen da. Eguraldi txarra eginez gero, elkartean eginen dute afaria. Afalondoan, arbiaren zuztarrak errez Karmen bezperako sua piztuko dute plazan; garai batean herriko baserri eta etxeen atarietan egiten zuten bezalaxe.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.