Oraindik arautu gabe bada ere, badirudi berriro ere auzolana indarra hartzen ari dela Goizuetan. Duela aste batzuk Iberoko bainulekua prestatu zuten udarako eta orain jubilatu taldetxo batek Porrostako gisu labe dotorea garbitu du. Esteban Arozenak bidalitako argazkietan ikusi daiteke auzolana egin aurretik nola zegoen parajea eta bukatzean, nola gelditu den.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.