Leitzako Erleta eskolako sukaldean aritzeko sukaldaria behar dute

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 11a, 08:00

Irailaren 4an lanean hasteko. Argazkia: Freepik

Interesa dutenek uztailaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak

Irailaren 4an hasiko dute ikasturtea Leitzako Erleta eskolan eta, jangela zerbitzua emateko, sukaldari bila dabiltza.  Aldizkako lan kontratu finkoa eskaintzen dute, jardun osokoa. Ordutegi jarraituan ariko litzateke, 08:30etik 16:30era eta eskola egunetan egin beharko luke lan. Interesa dutenek, jangelaproiektua@gmail.com helbidera bidali beharko dute curriculuma uztailaren 25a baino lehen. Sukaldaritza arloan esperientzia izatea beharrezkoa da, baita euskararen ezagutza ere. Gainera, hautagaiek janari erabiltzailearen karneta eduki beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun