Plazaola aldizkariko azal lehiaketako irabazleak nortzuk diren jakinarazi dute

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 10a

Helduen kategorian bost lan eta hamasei urtetik beherakoetan berrogei aurkeztu dituzte.

Aurrera Elkarteak Plazaola aldizkariko azal lehiaketa antolatu du aurten ere eta irabazleak aukeratu dituzte herritarrek. Helduen kategorian bost lan aurkeztu dituzte eta Saioa Maritorena Etxeberria izan da irabazlea. Hamasei urtetik beherakoetan berrogei lan aurkeztu dituzte eta Liher Fernandez Zubeldiarena izan da boto gehien eskuratu dituena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun