Arkiskilen egin beharreko lanek 574.068 euroko kostua dute (BEZ barne), eta Nafarroako Gobernutik jasotako dirulaguntza 400.000 eurokoa izanen da. Zelaiaren azalera 100x60 metrokoa da eta aldagela, taberna eta biltegirako erabiltzen den eraikin erantsia dauka. Belar artifizialeko soropila jartzeaz gain, kanpoko aldean hormigoizko zoladura egitea eta ureztatze sarea jartzea aurreikusten dute.
Ekipamenduari dagokionez, futbol 11ko bi porteria finko eta futbol 7ko edo futbol 8ko bi porteria pare jarriko dira. Era berean, estalitako bi aulki jarriko dira, bakoitza 10 jokalarirentzat. Ekipamendua osatzeko, baloietarako sare bat eta jokalekuaren perimetro-hesi bat jarriko dituzte. Argiztapenari dagokionez, eraginkortasun handikoa izanen da, eta argi-maila erregulatzeko luminariak izanen ditu, entrenamendu-egunetan aurrezteko. 10 metroko altuerako zortzi dorre izanen ditu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!