Langileek lan kontratu finkoa izanen dute, eta plantilla organikoan eta Mendialdea Mankomunitateko lan kontratudun langileekin sinatutako hitzarmenean aurreikusitako ordainsariak izanen dituzte. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta edozein unetan aldatu ahal izanen dute zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.
Gainera, lanpostua lortzen ez duten eta probak gainditzen dituzten pertsonekin lortutako puntuazioaren araberako kontratazio-zerrenda osatuko dute. Zerrenda hau, mankomunitatearen beharren arabera erabili ahal izanen dute ondorengo kontratazioetarako. Oinarriak Mendialdea Mankomunitatearen web orrian kontsulta daitezke.