Aitziber Besgak ateratako argazkiak lortu du lehenbiziko saria eta epamahairen ustez, «grina, indarra, energia...» ongi biltzen ditu irudiak. Bigarren saria, Ander Carmonarentzat izan da eta argazkian ikusten den «paisaia, konposizioa, ibilbidea, argi-ilunak...» nabarmendu dituzte. Hirugarren saria, Liher Fernandezentzat izan da eta bertan ikusten dira Euskal Herria Mendi Erronkako ikurra, sentimendua, emozioa, indarra...». Irabazleak 200 euroko saria eskuratu du, 100 euro bigarrenak eta 50 euro hirugarrenak.
