Arretxe energia eraginkortasuneko goi mailako teknikaria da eta, orain arte, enpresa zein erakundeen arretarako koordinatzailea izan da. «Gogotsu eta ilusioz» hartu du ardura berria, ondoan lantalde sendoa izanen duela jakitun eta sorkuntzan aurrerapauso sendoak emateko borondatea erakutsi du, ikuspegi soziala alde batera utzi gabe.