Liburutegi Ibiltaria asteazkenean joango da Aresora

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 7a

Eskolako atarian egingo dute liburu trukea 11:30etik 12:30era.

Udan irakurtzeko liburuak maileguan hartzeko aukera izanen dute aresoarrek uztailaren 9an. LAGA Liburutegi Ibiltaria joango zaie bisitan eskolako atarira, 11:30etik 12:30era.

Libururen bat eskatu nahi dutenek biblilei@navarra.es edo 621 24 80 24ra mezu bat bidali beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun