Iberdrolak Leitzako Udalari jakinarazi dio argindar hornidura etengo dutela uztailaren 6an, igandean, 09:00etatik 13:00etara. Hobekuntza lan batzuk egiteko beharrezkoa omen da mozketa eta, etenaldiaren iraupena laburtzeko, sorgailu bat erabiliko dute. Hala ere, unean uneko argi eten laburrak gerta daitezke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.