Bestak 2025

Joxerra Intxaustik botako du Leitzako pestetako txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 4a, 16:00

Joxerra Intxausti Maimur liburudendan.

Leitzarrek erabaki dute, aurten ere, nork botako duen abuztuaren 10ean festei hasiera emanen dien txupinazoa. 500 lagun baino gehiagok parte hartu dute bozketan eta Joxerra Intxausti izan da boto gehien eskuratu dituena.

Maimur liburu dendako arduraduna da Joxerra Intxausti eta «herrian ezinbestekoa den komertzioa» dela nabarmendu dute.  Urte hauetan guztietan «zerbitzu oparoa eskaini» du eta herritarren hitzetan, «pertsona atsegina, eskuzabala eta gertukoa da, beti laguntzeko prest dagoena eta irribarren batekin hartzen zaituena».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun