Asfaltatze lanak egin dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 2a, 14:00

Errepidearen eta Inguruarte eta arrain haztegiarekin arteko zatian asfaltatze lanak egin ditu Leitzako Udalak, baita Gorriztarango baserrietara doan pistan iaz gertatutako erortza moldatu ere. 

Alde batetik, aipatutako errepide zatia konpondu dute. Leitzako Udalak adierazi duenez, bide zati hori ez zegoen egoera onean, eta «euria, izotza edo elurra egiten zuenean arriskutsua bihurtzen zen». Bertzetik, Gorriztarango baserrietara doan pista batean iaz gertatutako erortza moldatu dute, zehazki, eskollera edo harri-lubeta bat egin eta hormigoizko pista zati bat konpondu dute.

Bi lanak Sasoi Eraikuntzak enpresak egin ditu 30.025 eurotan eta Nafarroako Gobernuak 12.068 euroko dirulaguntza onartua du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun