Goizuetako mendietan barna bi ibilbide osatu dituzte. Parte hartzaileek aukeratu beharko dute ibilbide luzea edo motza egin nahi duten. Ibilbide luzeak 42 kilometro luze eta 1.500 metroko desnibela izanen ditu eta motzak 30 kilometro luze eta 950 metroko desnibela. Plazatik, 09:00etan, elkarrekin aterako dira ibilbide luzea zein motza eginen duten txirrindulariak. Besteak beste, Enekolorritik, harrobitik eta Olatxotik pasako dira. Proba lehiakorra ez denez, bizikleta elektrikoarekin parte hartzeko aukera ere badela argitu dute antolatzaileek.