San Fermin torneoko finalerako txartela segurtatuta, Bilboko Esperantza pilotalekuan jokatzen den Plazandreak txapelketan ere bikain hasi da Goiuri Zabaleta leitzarra. Astelehenean jokatutako partidan, Mendizabalekin batera, 22-14 irabazi zien Arraizari eta Capellani eta finalerdietarako sailkatzeko urrats handia eman zuen. Lau eta erdiaren barreneko buruz buruko partidan, Itxaso Erasunek 18-16 irabazi zion Maddalen Etxegarairi.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.