'Proiektu berriak Goizuetan' lansaioa eginen dute ostegunean

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 1a, 14:00

Goizuetako Udalak, Nafarroako Gobernuak, Fundación Empleak eta VIVID Herriak laborategiak elkarlanean antolatu duten dinamikako lehenbiziko lansaioa izanen da. Gazteak izanen dira protagonista.

Saioan gazteentzako kultur ekintzak antolatzeko ideiak partekatuko dituzte, eta herriko komertzioen belaunaldi erreleboa bermatzeko, ideiak mahai gainean jartzeko aukera ere izanen da.

Hitzordua ostegunean, uztailaren 3an, 18:00etan Tifanitxon egin dute. Saiora joateko izena eman behar da telefono honetara idatziz: (0034) 606 74 02 11.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!