Bestak 2025

Beroa lagun, festa giroan ibili dira asteburuan Areson

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 30a, 15:00

Ostiraletik igandera sanpedroak ospatu dituzte aresoarrek.

Ostiral arratsaldeko eskearekin hasi zituzten Lagunartekoek sanpedroak. Gauean afaria egin zuten, eta biharamunean, baserrietan ibili ziren eskean. 19:00 aldera sagardo dastaketa egin zuten, eta gauean, Pake Toki elkartean mahaiaren bueltan bildu ziren afaltzeko. Atzo, berriz, txakolin dastaketa, pintxo jatea eta herri bazkaria egitekoak zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun