Finalerdietako lehen partida oso parekatua izan zen, zirraragarria, eta gora-behera handiak izan ziren markagailuan, 20nako berdinketara arte. Une horretan, Goiuri Zabaletak eta Erasunek partida euren aldera eramatea lortu zuten eta 22-20 irabazi zieten Etxegarairi eta Gaminderi.
Azken emaitza zabalagoa izan zen arren (22-14), bigarren finalerdia ere gogorra eta luzea izan zen. Partida honetan Arrate Bergarak ez zuen bere egunik onena izan. Amaia Aldaik ederki jokatu zuen, baina ezin izan zuen garaipena lortu. Salsamendi eta Mendizabal, berriz, sendo eta lasai aritu ziren partida osoan.