Aldi baterako peoi bat kontratatzeko hautagaien zerrenda osatu nahi du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 27a

Obra eta zerbitzuen arloan aritzeko, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua bete nahi du Goizuetako Udalak, sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Interesa dutenek uztailaren 4a izanen dute eskaera egiteko azken eguna. Zehazki, egun horretan, 12:30ean bukatuko da epea. Izena Goizuetako Udalaren bulegoan edo 09:00etatik 12:30era  948 51 40 06 zenbakira deituz ematen ahal da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun