Petit Vignemal gailurrera igo dira Aurrera Mendibil Mendi Taldekoak

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 26a, 13:30

Leitzako Aurrera Mendibil Mendi Taldeko kideak Pirinioetan ibili ziren joan den asteburuan.

Larunbat goizean abiatu ziren Leitzatik eta Pont de Espagnera joan ziren. Eguneko helmuga Oulettes de Gaubeko aterpea izan zuten, eta gaua han pasatuta, 3.032 metrotara dagoen Petit Vignemalera igo zuten. Gustura gelditu dira egindakoarekin eta halaxe adierazi dute: «Helburu exijentea izan zen, baina giro ederrean lortua».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun