Energia berriztagarriak

Leitzako Energia Berriztagarrien Komunitateak bilera eginen du gaur arratsaldean

LeitzEKO Energia Berriztagarrien Kooperatibak jakinarazi duenez, instalazio fotovoltaiko berrian parte hartzeko interesa agertu dutenentzako bilera izanen da.

Gaur, osteguna, 18:30ean Mimukain bilduko dira. Hitzordua proiektuaren xehetasunak esplikatzeko aprobetxatuko dute: instalazioaren ezaugarriak, parte hartzeko baldintzak, finantziazioa eta aurrera begirako urratsak. Jakinarazi dutenez, «parte hartzeko interesa duzuenontzat ezinbesteko bilera izanen da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun