Defentsa pertsonaleko tailerra eginen dute emakumeentzat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 25a, 17:30

Larunbat goizean bi orduko saioa eginen dute Leitzako kiroldegian.

Leitzako Anikote kiroldegiak, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuak eta Leitzako Udalak antolatuta, defentsa pertsonaleko tailerra eginen dute larunbatean, ekainaren 28an, Leitzan.

Emakumeentzat izanen da, eta 10:30etik 12:30era kiroldegian bilduko dira. Oinarrizko teknikak ikastea eta arriskuen aurrean segurtasuna eta konfiantza handitzea izanen dira helburuak.

Izena emateko 948 51 07 19 telefonora deitu behar da, edo bestela, 623 26 65 82ra mezua bidali.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun