- 10:00etan, meza izanen da.
- Ondoren, proba konbinatuak, aizkolariekin proba bereziak eta umeentzako jolasak izanen dituzte.
- 14:00etan, mahairen bueltan elkartu eta bazkaria eginen dute.
- 17:00etan, aurten XXXVIII. edizioa beteko duen mus txapelketa hasiko da.
- 18:00etan, dantzaldia izanen dute.
- 19:30ean, XXXIX. Txintxurrin Txapelketari emanen diote hasiera.
- 20:00etan zozketa eginen dute.
- Ondoren, txokolatea banatuko dute eta dantzarako aukera ere izanen da.
Ekitaldi horiez gain, trikitilariak egun osoan bazterrak alaitzen ariko dira.
Zozketa
Zozketa ederrak egiten dituzte Gorriztarango Egunean, eta aurten ere halaxe izanen da. Opari txartelak, produktuak, saskiak, erlojuak, otorduak... zozketatuko dituzte, eta sorpresak izanen direla ere iragarri dute.