Bestak 2025

Ostiraletik igandera sanpedroak ospatuko dituzte Areson

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 25a, 10:00

Ekainaren 27an herriko eskea egingo dute eta ekainaren 28an baserrietakoa.

Lagunartekoen eskea, sagardo dastaketa, otorduak... Ez dute aspertzeko tarterik izango aresoarrek asteburuan.

Ostiralean 18:00etan herriko eskea egingo dute Lagunartekoek eta ondoren afaria.

Ekainaren 28an, larunbatean, Lagunartekoek elkartean gosaldu eta 11:00 aldera baserrietako eskea egitera aterako dira. Sagardo dastaketa izango da 19:00etan eta pintxoak ere prestatuko dituzte. 21:30ean afaria izango da Pake Toki elkartean eta afalondoan bertsolariak. Afaritarako patea eta entsaladilla, entsalada, oilaskoa, postrea, kafea, pastak eta kopak izango dituzte.

Ekainaren 29an, igandean, 11:00etan meza izango da eta ondoren, txakolin dastaketa eta pintxoak Pake Toki elkartean. Herri bazkaria antolatu dute gero; banabar jatea egingo dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun