Sukaldari trebeak direla erakutsi zuten atzo Aresoko haurrek eta gaztetxoek. San Juan Bezperaren aitzakian, sukaldaritza tailerra antolatu zuen guraso elkarteak eta pintxo bikainak prestatu eta jan zituzten. Oihulari Klown taldekoek Gabe antzezlana eskaini zuten gero eta herri afarian karrapea bete zen. Afalondoan, suak piztuta, gainetik saltoka ibili ziren aresoarrak: ona barrura eta txarra kanpora botaz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.