Kaxkabeltza elkarteak eta Leitzako Udalak, herriko komertzioak bultzatzeko bonu kanpaina antolatu dute. Herritarrak eta bisitariak, herriko komertzioetan erostera bultzatu nahi dituzte. Kanpaina honetan parte hartzeko baldintza bakarra 16 urte beteak izatea izanen da; ez da beharrezkoa izanen Leitzan bizitzea.
Bonuen kanpainan parte hartzen dutenek, hogei euro ordainduta hogeita hamar euro gastatzeko aukera izanen dute. Pertsona bakoitzak sei bonu eros ditzake; 60 euro ordainduta, 90 euro gastatzeko aukera izanen du.
Bonuak ekainaren 24tik 28ra jarriko dituzte salgai. Aurtengo kanpainarako 1.750 bonu prestatu dituzte eta herritar gehiagorengana iristeko asmoz, salmenta goizean eta arratsaldean banatu dute. Leitza kirolak eta Lirain arropa dendan 09:30ean hasiko dira bonuak saltzen eta Garbi drogerian eta Hernandorena burdindegian, 16:30ean. Bonuak ekainaren 30etik uztailaren 30era erabili beharko dituzte. Kanpainarekin bat egiten duten komertzioek kartel bat jarriko dute ikusgai. Epe hau igarota, bonuek bere balioa galduko dute eta ezinen dira itzuli edo erabili. Gainera, bonuak erabili ahal izateko erosketak, gutxienez, 10 euroko izan beharko du.