Anartz Lujanbio Narbarte goizuetarra garaile Nafarroako Kirol Jokoetako paleta goma txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 23a

Hamasei urte besterik ez eta Nafarroako Kirol Jokoetako hirugarren mailako txapela jantzi du dagoeneko Anartz Lujanbio Narbarte goizuetarrak. Palan, gomazko pilotarekin maila bikaina erakutsi zuen Iruñeko Labrit pilotalekuan eta 25-24 irabaztea lortu zuen azkenean. (Argazkiak: Unai Samso)

Ekainaren 22an, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu zituzten Nafarroako Kirol Jokoetako pala goma txapelketako finalak. Hirugarren mailan, Anartz Lujanbio Narbarte goizuetarrak Club Fronton Lopez taldeko J. Bronte izan zuen aurkari. Partida guztian zehar atzetik joan zen Anartz, baina atzetik aurrerako bidea egin eta 25 eta 24 irabaztea lortu zuen azkenean. Labritera joandako herritarren animorik ez zuen falta izan, kuadrilla ederra joan zen Goizuetako pilotariari babesa ematera. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun