Amazabal BHIko irakasle bati eraso egin diotela salatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 20a

Amazabal BHIko langileek babesa adierazi diote erasoa jasan duen lankideari.

Ekainaren 18an, Amazabal BHIko irakasle bati autoaren bi gurpilak zulatu zizkiotela salatu berri dute institutuko langileek. Egun argiz izan zen erasoa, irakaslea lanean zegoen bitartean. Gertatutakoa gaitzetsi eta beraien babes osoa adierazi nahi izan diote erasoa jasan zuen lankideari. 

Egoera hauetan ikas komunitate guztiaren babesa eta ardura hartzea ezinbestekoak direla ere adierazi dute: «guztiok jarri behar dugu gure alea horrelakorik berriro gertatu ez dadin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun