Gorriztaran eguneko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 20a

Jende ugari biltzen da urtero Gorriztarango Eguneko bazkarian.

Leitzako Gorriztaran auzoan urteroko festa antolatu dute ekainaren 29an. Bazkarirako txartelak Maimur, Astiz eta Peritzan jarri dituzte salgai eta ekainaren 22ra arte eskura daitezke.

Ekainaren 29an, 14:00etan, Basakabin eginen dute bazkaria. Helduek 35 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkaritarako hestebeteen taula eta zainzuriak, itsas zapo eta ganbez betetako piperrak, penka beteak onddo saltsarekin, bakailaoa piperradarekin, txerri masailak, postrea, kafea, kopa eta edariak izanen dituzte. Haurrek 13 euro ordaindu beharko dituzte eta fritoak, oilasko bularkia patatekin, danoni eta freskagarriak izanen dituzte.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun