Proposamen berezia egin dute aurten guraso elkartekoek eta haurrentzako sukalde tailerra antolatu dute, 17:00etan. Sukaldari lanetan ibili ondoren, merienda eginen dute. Iluntzean, 19:30ean, Gabe antzezlana ikusteko aukera izanen da. Oihulari Klown taldekoak gonbidatu dituzte eta Ander eta Karmelo Muñoz aktoreak bi etxegaberen paperean ariko dira. Haur, gazte zein helduentzako aproposa da ikuskizuna. Gauean afari autogestionatua izanen dute. Udalak urtero bezala, mahaiak eta edaria jarriko ditu. Ondoren, suak piztuko dituzte.