San Juan bezperako ospakizunak izanen dituzte Leitzan garagarrilaren 23an

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 20a

Plazan herri afaria egin eta ondoren piztuko dituzte suak.

Egun berezia izaten da ekainaren 23a Leitzan; umeak, gazteak eta helduak biltzen dituen hitzordua. Haurren ingurutxoarekin hasi eta su gainetik saltoka bukatuko dute.

Urtero bezala, 18:30ean, ingurutxoa dantzatuko dute  umeek plazan, eta ondoren, txistor opilak eta freskagarriak banatuko dituzte. 21:30ean herri afaria eginen dute plazan. Afalondoa dultzaineroek alaituko dute eta eguna borobiltzeko, 23.00etan su txikia eta gauerdian su handia piztuko dituzte. Aurten, udalak baxera berrerabilgarria jarriko du eta norberak etxetik eraman beharko ditu mahai tresnak.

Ingurutxoko entseguak

Azken egunetan Ingurutxoko entseguak egin dituzte eta gaur, hilak 20, eginen dute azkenekoa. Eskolako atarian, 18:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun