Urte hasieratik erabilgarri dagoen arren, ekainaren 20an eginen dute inaugurazio ofiziala. Goizuetako Udalak antolatu du ekitaldia eta Umore Ona Pilota elkarteko kideak ere bertan izanen dira. Lubineko frontoian egin dituzte lanak erakutsi eta jarri dituzte panelei buruzko azalpenak emanen dituzte. Segidan, pilota jaialdia izanen dute. Afizionatu mailan ari diren pilotariak gonbidatu dituzte, Umore Ona Elkartearekin harremana dutenak. Binaka, Txoperena eta Unax Landa, Unai Astizen eta Aitor Alduntzinen aurka ariko dira. Lau eta erdian, berriz, Beñat Apezetxea eta Eñaut Lizeaga ariko dira.