Goizuetako adinekoek ekainaren 20an eginen dute ikasturteko azken ibilaldi osasuntsua

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 18a, 08:00

Kuadrilla ederra biltzen da ibilaldi osasuntsuetan.

Goizueta 65+ taldekoek antolatutako ibilaldi osasuntsuek arrakasta izan dute eta ekainean ostiralero elkartu dira. Ostiral honetan, hilak 20, izanen dute ikasturteko azken ibilaldia. Udako atsedenaldiaren ondotik, urrian berriz ere antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute.

2024ko irailean aurkeztu zuten Goizueta 65+ lantaldea eta urrian jarri zituzten martxan Ibilbide Osasuntsuak. Hilabetean behineko hitzorduak, hamabostean behin egitera pasa eta azken aldian, astero egin dute juntadizoa elkarrekin ibilaldi bat egiteko. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartu eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugitzen dira. Josune Eizmendi aritzen da gidari lanetan eta itzulia 12:00 aldera bukatu eta bukaeran sorpresa izaten dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun