Kultur Aroari bukaera emateko, Sagardo Eguna izan zuten ekainaren 14an. Altzadi Leitzako Kultur Elkarteak eta hainbat herritarrek auzolanean antolatu zuten hitzordua eta beste urte batez, jendetza bildu zen. Datuak dira horren erakusle: 540 sagardozale, 1.000 pintxo inguru saldu zituzten eta 900 botila sagardo edan zituzten. Berrikuntzak ere izan zituzten aurtengo edizioan, sagardoa edateko kopak edo basoak izan zituzten aukeran eta lupuluekin egindako sagardo bat dastatzeko aukera ere eskaini zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!