Ekainaren 14an, larunbatean hasiko da Leitzako igerilekuen denboraldia eta irailaren 7ra arte zabalik egonen dira. Tarte horretan, egunero 11:00etatik 20:00etara irekiko dituzte igerilekuak. Leitzako pestetan, ordea, igerilekuen ordutegia bestelakoa izanen da. Abuztuaren 11n itxita egonen da eta gainerako egunetan 11:00etatik 18:00etara zabalduko dituzte.
Igerilekuko abonuak kiroldegiko harreran edo Internetez eskura daitezke. Ikastaroetan parte hartu nahi duenak ekainaren 22a baino lehen egin beharko du izena ematea. Adinaren arabera banatuko dituzte ikastaroak eta uztailean izanen dira. 3 eta 5 urte artekoak elkarrekin ibiliko dira, 6 eta 12 urte artekoak bestetik, eta helduak beste talde batean.
Kiroldegia eta frontoia
Uztailean eta abuztuan lanegunetan eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:30era mantenduko dituzte kiroldegia eta frontoia irekita eta igandetan eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 10etik 24ra itxita egonen dira, bi egun horiek barne.