Aurrera Mendibil Mendi taldeak irteera antolatu du Pirinioetara

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 12a, 13:30

Mendibilekoek urrian Peña Forcara egin zuten irteera.

Ekainaren 21ean eta 22an eginen dute irteera Pirinioetako Petit Vignemal gailurrera igotzeko. Izena emateko azken eguna ekainaren 13a, ostirala, izanen da.

Ekainak 21ean, larunbatean, Leitzatik aterako dira 09:15ean Pont de Espagnera joateko. Egunean bertan 2.147 metrotara dagoen Oulettes de Gaubeko aterperaino igotzeko asmoa dute. Bertan, afaria, lotarako tokia eta gosaria erreserbatuko dituzte.
Ekainaren 22an, igandean, aterpean gosaldu eta 3.022 metrotara dagoen Petit Vignemalera igoko dira. Gailurra egin eta kotxerainoko jaitsiera eginen dute etxera bueltatzeko.
Aterpean afaria, loa eta gosaria erreserbatzearen prezioa 56,85 eurokoa izanen da eta izen ematea osatzeko mendi taldearen kontu korrontean egin beharko da ordainketa. Irteeran parte hartzeko, federatuta egotea edo seguru pribatua izatea beharrezkoa izanen da. Kranpoiak eta pioleta eramatea beharrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun