Eneritz Furyak Kasernarat taldearekin aurkeztu zituen lehen aldiz berak idatzitako kantuak, baina ondotik bakarkako ibilbideari heldu eta 2017. urtean kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa. Geroztik beste lau lan kaleratu ditu, azkena 2024an.
Eszenatoki gainean esperientzia handia du Felix Buff beratarrak: Willis Drummond, Joseba Irazoki Eta Lagunak, Botibol eta bertze hainbeertze taldeen baterijolea izan da. Bakarka ari da azken urteetan garai gabeko brip pop, Australiako psych-rock eta 90's donuak nahasiz.
Ke Lepo Alejo Orbegozo musikari eta konpositore zestoarraren proiektua da. Bakarkako lehen diskoa, IZPI, 2023ko abenduan argitaratu zuen Forbidden Colours diskoetxeak. Elektronika introspektiboa ukitu ilun eta argiekin nahastuz, zestoarrak paisaia pertsonal bezain intimoa osatu du.