Anikote kiroldegian emakumeei zuzendutako doako tailerrak eskainiko dituzte ostiralean

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 11a, 14:30

Emakumeei zuzendutako tailerrak dohainik eskainiko dituzte.

Zoru pelbiko eta gorputz jarrera lantzeko tailerra eginen dute goizean eta indarra lantzekoa arratsaldean. Dohainik eskainiko dituzte eta izena ematea beharrezkoa da 948 51 07 19ra edo 623 26 65 82ra deituta.

Ekainaren 13an, ostiralean, emakumeei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte Anikote kiroldegian. Goizean, 09:30etik 11:30era zoru pelbikoa eta gorputz jarrera lantzeko tailerra eginen dute. Jarrera higienea zaindu eta zoru pelbikoaren osasuna bultzatzea izanen da helburua, etorkizunean disfuntzioak izateko aukera murrizteko. 

Arratsaldean, 16:30etik 18:30era, indarra lantzearen garrantziaz ariko dira. Tailerraren helburua bizitzaren hainbat fasetan indar-entrenamenduak duen garrantzia ulertu ahal izatea da, bizitza osasungarria izateko helburuarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun