Aresoko kirol udalekuetan izena emateko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 10a

Iaz Areson antolatu zituzten udalekuetan ibili ziren haurrak.

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak udalekuak antolatu ditu Areson ekainaren 30etik uztailaren 24ra. Hiru eta hamalau urte arteko neska-mutikoek eman dezakete izena eta astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eskainiko dute zerbitzua.

Lau astetan banatu dute eskaintza eta norberak erabaki ahal izango du zenbat astetan eman nahi duen izena. Lehenbiziko txanda, ekainaren 30etik uztailaren 4ra izango da; bigarrena, uztailaren 7tik 11ra; hirugarren txanda, uztailaren 14tik 18ra eta laugarrena, uztailaren 21etik 24ra. Astea 35 euro ordaindu beharko da eta bigarren edo hirugarren seme-alaba apuntatzen bada, 26 euro ordaindu beharko dituzte.

Ekainaren 13a, ostirala, baino lehen eman behar da izena udaletxeko eskaera-orria beteta edo kirol mankomunitatera idatzita. Informazio gehiago nahi duenak  649 20 53 10 zenbakira dei dezake. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun