Leitzulia BTT proban izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 12:00

350 parte hartzaile onartuko dituzte.

Irailaren 28an eginen dute Leitzulia BTT probaren zazpigarren edizioa.

Ekainaren 8an ireki dute Leitzulia BTT proban izena emateko epea. Kirolprobak.com web orriaren bidez egin daiteke eta parte hartzaileek 25 euro ordaindu beharko dituzte. Proba ez da lehiakorra izanen eta 42 kilometroko luzera eta 1.450 metroko malda duen ibilbidea osatu beharko dute.  Gehienez 350 parte hartzaile onartuko dituzte eta parte hartzaile guztiek 18 urteak beteak izan beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun