Ohi bezala, lau eta erdiko partidarekin hasi ziren eta etxeko pilotaria, Bitxiloreak taldeko Naroa Agirre, hobeki hasi zen herritarren animoekin, baina, azkenean, Mitxoletak taldeko Leire Oskozek markagailua irauli eta 13-18 irabazi zuen.Binakako partidan, beraz, garaipena ez ezik, sei tantoko aldea behar zuen Bitxiloreak taldeak txapela eskuratzeko. Lehen baldintza bete zuten Iera Iturriaga leitzarrak eta Leire Galeanok, baina bigarrena ez. 22-18 irabazi zuen Bitxiloreak taldeak, baina txapela Mitxoletak taldekoentzat izan zen.
Sari banaketan izan zen Gloria Agirre, Txikita de Aizarna erraketista, lehengo, oraingo eta etorkizuneko pilotariak uztartuz.
Hamabi pilotari eta lau bertsolari aritu dira nor baino nor gehiago. Sei jardunaldi jokatu dituzte lehen aldiz Naroa Elizalde Etxekolonea Zubietako pilotari zena gogoan jokatu duten txapelketaren finalera iristerako, hala nola Itziarren, Donamarian, Berriozarren, Lazkaon, Sunbillan eta Urdazubin. Finala Zestoan jokatu zuten.