384 lasterkarik osatu dute Euskal Herria Mendi Erronka

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 8a, 15:00

Asier Rajado Barberenak eta Oihana Azkorbebeitia Urizarrek irabazi zuten Euskal Herria Mendi Erronka. Erreleboka, Miren Bastida eta Beñat Ibañez izan ziren bizkorrenak. Eskualdeko azkarrenak, berriz, Itxaro Zabaleta leitzarra (sailkapenean bigarren emakumezkoa) eta Fernando Etxegarai lesakarra (10.postuan) izan ziren. Ikusi albistean Leitzako irteeran, Gorritin eta Albin ateratako argazkiak eta eskualdeko lasterkarien denborak. 

Ekainaren 7an  jokatu zuten Euskal Herria Mendi Erronkaren hamaikagarren edizioa. Goizeko zazpi eta erdietarako itxura ederra hartua zuen Leitzako plazak: lasterkariak nerbioak dantzan, boluntarioak batean eta bestean eta hainbat herritar irteera puntuan zain. Erlojuak goizeko zortziak seinalatu eta lasterketari hasiera eman aurretik, Gure Zirkuko kideei omenaldia eskaini zieten «euskaratik eta euskaraz egiten duten lana goraipatuz». Gure Zirkuko lantaldeko zortzi kidek jaso zuten omenaldia, tartean, Unai Zabaleta leitzarrak.

Gure Zirkuko kideei agurra dantzatu eta oroigarria eman zieten. (Argazkia: Eneritz Iraola)

Zortzietan puntuan atera ziren Leitzako plazatik Euskal Herria Mendi Erronkako parte hartzaileak. Aurtengoan nabarmena izan da azken orduan lasterketan parte ez hartzea erabaki dutenen kopurua. 67 kilometroko erronka osatzeko asmoa zuten 354 lasterkari atera ziren irteera puntutik: 327 gizonezko eta 27 emakume eta erreleboka, lasterketaren lehenbiziko zatia osatu behar zuten 25 lasterkari. 

Albin jendetza bildu zen lasterkariei animoak emateko. (Argazkia: Eneritz Iraola)

Euskal Herria Mendi Erronkan parte hartu zuten 50 bikotetatik 44k lortu zuten helmugara iristea. Ultra lasterketan, 296 izan ziren hamahiru ordu baino lehen helmugara ailegatu zirenak: 273 gizonezko eta 23 emakumezko. Goizaldeko langarra eskertu zuten lasterkariek eta eguerditik aurrera eguzkiak gogor jota, nahi baino gehiago sufritu behar izan zuten Lekuberritik Iriberrerako zatian. Ikusleen animorik ez zuten falta izan ibilbide osoan zehar eta jendetza bildu zen Albi, Putzuzar eta Lekunberrin.

Asier Rajado, Pagozelai gainean. (Argazkia: Eneritz Iraola)

Gizonezkoetan, Asier Rajado Barberena andoaindarra izan zen bizkorrena (6.52.05). Irumugarrietako igoera erabakiorra izan zen, kilometro bertikalean 10 minutuko aldea atera eta lasterketa osoan eutsi zion lortutako errentari. Bigarren posturako lehian gogor aritu zen Jon Ander Zabaleta leitzarra, Gaintzatik Lekunberrira arteko tartean eutsi zion postuari, baina azkenean erretiratu egin behar izan zuen. Podiuma Oier Elorza Abaunzek (7.01.07) eta Gaizka Sotil Etxabek (7.05.36) osatu zuten.

Oihana Azkorbebeitia, Albin. (Argazkia: Eneritz Iraola).

Emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia Urizar izan zen garaile (8.05.28). Lehia polita izan zuen Itxaro Zabaleta Telleria leitzarrarekin. Leitzarra joan zen aurretik Irumugarrietako gainera iritsi arte. Han hartu zion aurrea Azkorbebeitiak. Leitzarrak hasieran distantziei eustea lortu bazuen ere, Iriberreko igoeran pausoa azkartu zuen bizkaitarrak eta pixkanaka tartea handituz, bederatzi minutuko tartea atera zion helmugan. Zabaleta izan zen bigarren (8.14.29) eta Uxue Fraile Azpeitia (8.23.48) hirugarren.

Erreleboka, Miren Bastida eta Beñat Ibañez izan ziren bizkorrenak (7.07.03) eta Naiara Elolak eta Iosu Elolak (7.11.01) eta Vanesa Arbelaitzek eta Xabi Ondarok (7.41.30) osatu zuten podiuma. Joseba Lasarte eta Ane Elzaurdia beratarrak laugarren postuan sailkatu ziren (8.01.47).

Ultra lasterketako irabazleak. (Argazkia: Gereño).

67 KM LASTERKETA
POSTUA IZEN-ABIZENAK DENBORA HERRIA
10 Fernando ETXEGARAI LOPEZ 7.25.03 LESAKA
19 Mikel ALTADILL OLABERRIA 7.49.18 LEITZA
29 Iban BENGOETXEA COUSILLAS 8.11.38 LEITZA
2 Itxaro ZABALETA TELLERIA 8.14.29 LEITZA
32 Julen LIZARRAGA LAZKANO 8.23.29 LEITZA
35 Xabat ILLARREGI MARZOL 8.30.26 LEITZA
36 Igon BEREAU URROZ 8.32.17 LEITZA
41 Gorka BERMEJO HUALDE 8.39.31 LEITZA
45 Arkaitz NIEVE ITURRALDE 8.40.37 LEITZA
56 Aritz ARANZEGI ELORDI 8.55.38 LEITZA
60 Mikel UNANUA ARIZMENDI  8.59.23 GARTZAIN
65 Aitor MITXELENA MARITXALAR 9.09.49 LESAKA
70 Adur BERNAOLA RESPALDIZA 9.14.50 LEITZA
94 Ugaitz UGARTEMENDIA MENDIZABAL 9.36.55 LEITZA
105 Iker BARANDARAIN CABALLERO 9.45.45 ARESO
106 Amets AMUNDARAIN GARRIDO 9.46.19 LEITZA
132 Eden ALGUERO CHIVITE 10.10.18 ARESO
209 Ander ALDUNTZIN IBAÑEZ 11.17.22 LEITZA
219 Alex APEZETXEA SALABERRIA 11.25.26 GOIZUETA
245 Markel BARRIOLA HERNANDORENA 12.14.45 LEITZA
266 Aimar OTERMIN GURUTXARRI 12.35.08 ARESO
ERRELEBOKA
POSTUA IZEN-ABIZENAK DENBORA HERRIA
4 Joseba LASARTE eta Ane ELZAURDIA 8.01.47 BERA
16 Mikel ESNAOLA eta Paula ARTIEDA 9.18.20 BERA
19 Haizea BELAUNTZARAN eta Bingen BEGIRISTAIN 9.31.53 LEITZA/ALDATZ
20 Beñat MITXELENA eta Olatz MITXELENA 9.34.19 BERA
21 Hasier ZABALA eta Uxue MUTUBERRIA 9.39.53 LEITZA/GOIZUETA
22 Beñat SARALEGI eta Marta IRAÑETA 9.40.49 LEITZA/IRURTZUN
27 Ima IPARRAGIRRE eta Jon IPARRAGIRRE 10.12.20 LEITZA/ZARAUTZ
30 Manex ZABALETA eta Amaia ETXARTE 10.34.04 LEITZA/DONEZTEBE
31 Asier ZABALETA eta Miren OTERMIN 10.42.04 LEITZA
35 Oiher ALTZELAI eta Olatz ORTIZ 10.58.04 LEITZA/TOLOSA
36 Beñat ASTIBIA eta Nerea ASTIBIA 11.04.28 LEITZA
37 Joanes ILLAREGI eta Nahia BARRIOLA 11.14.28 LEITZA/LEKUNBERRI
39 Andoitz AZURMENDI eta Maider AZURMENDI 11.32.00 LEITZA
40 Oihana SAENZ eta Sergio ARIZTIMUÑO 11.42.33 LEITZA/BERRIOSUSO
42 Aitor HUIZI eta Nagore ESNAOLA 12.05.26 LEITZA/LIZARTZA
44 Manex MORENO eta Eva FERNANDEZ 12.36.47 LEITZA/LEKUNBERRI

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun