Trikitixa, zeharkako txirula, gitarra, pianoa eta bateria ikasten ari diren haur eta gaztetxoek parte hartuko dute emanaldian. Ezinbestekoak izena jarri diote eta euskal musikaren azken 40 urtetan sona izan duten artisten kantuak eskainiko dituzte: Janus Lester, Berri Txarrak, ETS, Oskorri...