Azken 40 urtetan ezinbestekoak izan diren euskal kanten bertsioak eskainiko dituzte Aralar Musika Eskolako 80 bat ikaslek. Musika tresna bat ikasi edota abesbatza txikiko zein gazteko kideek parte hartuko dute. Ezinbestekoak izena jarri diote emanaldiari eta Berri txarrak, Benito Lertxundi, Enkore, Ken zazpi, Oskorri, Esne Beltza, Itoiz, Zea Mays eta Ska Bidean taldeen bertsioak eskainiko dituzte. Pieza bakoitzean hainbat formazio instrumentalek parte hartzen dute eta hori posible izan dadin, konponketa bereziak prestatu ditu Satxa Soriazu irakasleak.