'Bonba bat naiz' antzezlana ikusteko aukera igandean Leitzan

Bea Larrañaga aktoreak eskainiko du bakarrizketa.

Bea Larrañaga aktoreak clown kodean dakarren proposamena da Bonba bat naiz. Ekainaren 8an, Leitzako plazan eskainiko du emanaldia 19:00etan.

Mundua aldatu nahi duen gozogile baten paperean ariko da; umorea, zuzeneko musika, koreografiak eta komedia fisikoa uztartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun